Klubak edozein adineko eta herritartasuneko pertsonak onartzen ditu, zeintzuek interesa duten klubaren helburu eta ekintzak garatzen eta zeintzuek klubaren politika eta arauak betetzen dituzten.

Kluba Eusko Jaurlaritzaren Elkarte-estatutuez zuzendua izango da. Horrek erreferentzia egiten die bazkideen eskubide eta betebeharrei, erregimen zigortzaileari eta bazkide berrien onarpenari.

Bazkide berrientzako epemuga urtarrilaren 31 da eta 2019. urterako kuota 30 eurokoa da.

Bazkideen arteko komunikazio bide ofiziala posta elektronikoa eta Whatsapp talde itxi bat da.

Bazkide egoera mantentzeko Klubaren irteera batean behintzat parte hartu behar da.

Bazkideek deskontua dute Interneteko denda batzuetan. Ordezko piezak, pneumatikoak, nahasketa-olioa, klubaren merchandising-a, MAKRO-ra sarbidea etab. Kontsultatu ezazu.

Bazkide guztiek Klubaren txapelketa sozialean parte hartzen dute. Hilabetean behin egiten den irteeragatik puntu bat eskuratuko da eta bi puntu aparteko irteera bada. Urte amaieran puntu gehien lortu dituen bazkideak Bazkide-asanbladan onarturiko oparia jasoko du.

Zeren zain zaude?……..gurekin errodatu!!!