“Erdi Aroko ibilbideak” da 2019 honetarako gure proiektuari emandako izena. Irteeren helmugak gure bazkideek aukeratu dituzte. Leku kutunak ikusiko ditugu, Erdi Aroko herriak begiztatuko ditugu, dorreak…eta horretarako motor mota hauentzako egokiak diren bigarren mailako errepideetatik ibiliko gara.
Hauxe da, beste behin ere, gure kluba ezagutzera eraman nahi dugun urtea, gure afizioaz dibertitzen garen bitartean. Irteera bakoitzaren inguruan informazioa emango dizuegu gure blogaren bitartez orrialde nagusian.
Irteera gunean exijitzen da beti puntualtasuna, motorrak ibiltzeko egoera onean izatea eta deposituak beteta izatea. Irteeraren garapen on bat oztopatu ahal duten eguraldi txarra edo beste faktore batzuk direla eta, ibilbidea eta helmuga aldatu daitezke edo bertan behera geratu irteera bera.
Urtarrilak 19 | Mendozako dorrea |
Otsailak 9 | Antoñana – Estibaliz |
Martxoak 9 | Buradon Gatzaga |
Apirilak 6 | Laguardia |
Maiatzak 4 | Artziniaga |
Ekainak 15 | Frias |
Uztailak 6 | Javier-Olite gaztelua |
Abuztuak 24 | Butron + kostaldea |
Irailak 14 | Lizarra |
Urriak 5 | Vesparaba 2019 |
Azaroak 9 | Tresponde |
Abenduak 14 | Gasteiz (bilera) |