Vespa Klub Vitoria Vintage irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2008. urtean sortua eta 1956an sortutako Vespa Klub Vitoria originalaren oinordekoa.

Kluba Vespekin eta Lambrettekin maiteminduta dauden pertsonek osatzen dute eta xedea da motor hauek mantentzea, errekuperatzea eta duin egitea, zeintzuk nekez dute presentzia egungo trafikoan. Gure helburua da motor hauek errepidera ateratzea taldeko irteerak eginez, retro izpiritua eta presarik gabe bidaiatzeko filosofía errekuperatuz, estresik gabe, paseo moduan, geldoenaren abiadura errespetatuz, bidaiari berari garrantzia emanez eta ez emandako denborari; azken finean aintzinean bezala bidaiatzea litzateke eta, horrez gain, gure afizioa taldean disfrutatzea.

Klubak edozein urteko eta zilindradako Vespak eta Lambrettak onartzen ditu, beti ere esku abiadura-aldagailuarekin, txapa estalkia dutenak eta ITV eta dokumentazioa eguneratuta dutenak.

Klubak hilabetero irteera bat egiten du, bere urteko irteera-egutegia errespetatuz. Helmuga eta ibilbide desberdineko irteerak taldean egiten dira, trafiko astuna duten errepideak ekidituz.

Klubak gure probintziatik kanpo egiten diren rallyetan eta elkarretaratzeetan parte hartzen du eta baita esposizioetan ere, horretarako deitua izaten denean.

Klubaren aurkezpen-gutuna kanpoaldera Facebook bidez eta gure blog-aren bidez egiten dugu hurrengo helbidean: https://www.vespaclubvitoria.com. Bertan gure proiektuen, irteeren eta gertaeren berri ematen dugu.

Helbide soziala: (korrespondentzia, ez egoitza): Rogelia de Alvaro elkarte-etxea –Panama kalea zenbakirik gabe – 01012 Gasteiz

Eusko Jaurlaritzaren erregistroa: AS/A/14032/2008

Gasteizko udaletxeko hiritar erakundeen udal-erregistroa: 996 zenbakia

Identifikazio fiskalaren kodea:CIF G01448786

Vespa Club España-ri atxikitako kluba: C-0017